Topic-en 15. urteurrena ospatzeko ekitaldia

Ataria 2024ko azaroaren 28a

Gaur egingo dute Titirijai jaialdiaren barruan; zentroaren sorreran parte hartu zutenak nahiz gaur egun zentroaren bueltan dabiltzanak izango dira ekitaldian.

Topic zentroak 15 urte bete ditu aurten, eta urteurren berezia ospakizunerako aitzaki izango da aurtengo Titirijai jaialdian. Hain justu, urte horietan guztietan zentroarekin erlazioa izan duten pertsonak bilduz ekitaldi bat egingo dute gaur, osteguna, 17:00etan hasita, Topic zentroan bertan.

Proiektuaren sorreran egon zirenak egongo dira, hala nola Idoia Otegi Topic zentroko zuzendari ohia, eta gaur egun ekimenaren bueltan dabiltzanak ere bertan izango dira, Juanjo Herrero eta Estitxu Zaldua egungo zuzendariak, kasu. Txotxongiloen munduarekin lotura duten pertsonak izango dira, ta baita Titirijai jaialdian parte hartu dutenak ere. Horien guzien artean Topic Txotxongiloen Nazioarteko zentroak txotxongilolaritzari egin dion ekarpenaz eztabaidatuko dute. Ikus-entzunezkoekin osatuko dute ekitaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!