Nestor Basterretxea omenduko dute larunbatean, Tolosan

Ataria 2024ko azaroaren 27a

'Goldea' eskultura.

Larunbatean, hilak 30, eskulturgile bermeotarra omenduko dute Tolosan dagoen Goldea eskulturaren aurrean.

Tolosako Udalak eta Tolosako Ekinbide Etxeak antolatu dute ekitaldia eta 12:00etan hasiko da. Emeterio Arreseko lorategietan dagoen Goldea eskulturaren aurrean egingo dute omenaldia, eskulturgilearen jaiotzaren 100. urteurrenaren harira. Goldea Basterretxeak diseinatutako golde handi bat da eta 2000. urtean inauguratu zuten. Bizimodu tradizionala eta nekazaritza omentzeko egin zuen, Euskal Eskultura Garaikidearen Erakusketa Iraunkorra proiektuaren barruan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!