Ostiral goizean ezingo da Rondilla kalean aparkatu, garbiketa lanak direla eta

Ataria 2024ko azaroaren 26a

Garbitzaile bat Berazubiko zubian lanean. Argazkia: Tolosako Udala.

Kalearen ezkerreko aldea autorik gabe utzi beharko da 07:00etatik aurrera, eta lanek aurrera egin ahala zabalduko da aparkatzeko aukera. 

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 07:00etatik aurrera ezingo da Rondilla kalean aparkatu, estolderiaren garbiketa lanak egin ahal izateko. Rondilla kaleko 31. zenbakitik –Kabi Alai elkartearen paretik– Trianguloa plazarainoko tartean egingo dira lanak. Goiz osoan zehar ariko dira estolderia garbitzen, eta lanek aurrera egin ahala zabalduko da aparkatzeko aukera.

Aparkalekuei eragiten ez dieten beste gune batzuetan ere ari dira garbiketan, besteak beste, Jon Andoni Irazusta pasealekuan, Usabal Industriagunean, Arramelen, Alondegi eta Lapurdi plazetan edota Lopez-Mendizabal pasealekuan.

Hain zuzen, herri osoan zehar dauden sareta eta hustubideen garbiketa sakonagoa egiteko eskaera egin dio udalak kale garbiketa zerbitzuko emakidadunari. Bestelako interbentzioak beharko lituzketen puntuak identifikatzeko mapatze-lana ere abiatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!