'Bizitzaren aldapak' argazkia izango du 2025eko egutegiaren azalak

Ataria 2024ko azaroaren 21a

Lur Zaldua Aristiren Bizitzaren aldapak izango da egutegiaren azaleko irudia, zaintzaren balioa nabarmentzen duen lanarekin.

Tolosako Udalak 2025eko egutegiaren aurkezpena egin du gaur eguerdian, egutegiaren argazki-lehiaketako irabazleen lanak aitortuz. Lehiaketaren irabazlea Lur Zaldua Aristi izan da, Aldaba Txikin ateratako Bizitzaren aldapak argazkiarekin. Irudi hori izango da 2025eko egutegiaren azaleko irudia.

Egutegiko hilabete bakoitza irabazle baten lanarekin apainduta egongo da. Hauek dira aukeratutako argazkiak eta egileen izenak:

  • Urtarrila: Javier Zabala Acosta – Nire amona zaintzen
  • Otsaila: Miren Amorrortu Fernandez – Osasunean eta gaixotasunean
  • Martxoa: Ana Eizmendi Peñagarikano – Katutxoa
  • Apirila: Maider Gaztelumendi Garaikoetxea – Zaintza, elkar zaintza
  • Maiatza: Paula Bonilla Zagala – Gure sustraiak
  • Ekaina: Arantxa Aranburu Arakama – Zaintza sarea
  • Uztaila: Fernando Pradini – Birziklatzen
  • Abuztua: Llívià Escola Hernandez – Ama
  • Iraila: Mikel Sagasti Esteban – Tolosa begira
  • Urria: Ana Pradini – Babestu
  • Azaroa: Iñigo Goñi Labayen – Zaintzarik xamurrena
  • Abendua: Juanan Dorronsoro Ugartemendia – Elkar zaintzen

Egutegiaren banaketa azaroaren 26, 27 eta 28an egingo dute, asteartetik ostegunera, Zerkausian, 09:30etik 12:30era. Tolosarrek bertan jaso ahal izango dute euren alea. Egun horien ondoren soberan geratzen diren aleak kultur etxean eta musika eskolan utziko dira. Datorren urteko Tolosanklisk lehiaketarako gaia ere zehaztu dute: Belaunaldiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!