Martxel Iztuetak lehendabizikoz jokatuko du lehen mailako Binakako Txapelketan

Ataria 2024ko azaroaren 19a

Martxel Iztueta, promozio mailako txapelketaren partida batean, Tolosan.

Baiko Pilota enpresak gaur jakinarazi du zein izango diren bere enpresako lau atzelariak, eta horietako bat da tolosarra.

Iztuetak «sekulako poza» sentitu du enpresaren erabakia jakitean: «Niretzat aukera handia da. Txikitako beste amets bat egi bilakatu da, eta oso pozik nago». Tolosarrarekin batera, Albisu, Imaz eta Mariezkurrena II.a izango dira txapelketan. Datozen egunetan jakinaraziko da zein izango diren lau atzelari horiekin batera arituko diren aurrelariak, eta lau bikoteen osaera txapelketaren aurkezpen ekitaldian jakinaraziko da.
 

2025eko Binakako Txapelketa azaroaren 29an hasiko da. Lehenengo jardunaldia Beasainen (11/29), Lizarran (11/30), Eibarren (11/30) eta Basaurin (12/1) jokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!