Elena Arreseren erakusketa, Donostian

Ataria 2024ko azaroaren 19a

Artista tolosarraren Espazio baten kontakizunak lana La Central Art Galleryn dago ikusgai; hainbat agertokitan eginiko gogoetak islatzen ditu.

Elena Arrese artista tolosarrak Espedizio baten kontakizunak erakusketa zabaldu du Donostian. Iragan ostiralean egin zuten erakusketaren inaugurazioa La Central Art Galleryn. Bertan, gainera, Juan Berraondo artista eta EHUko Etika irakaslearekin batera, Presentziak eta Absentziak izenburupean, gogoeta bisual eta filosofiko bat egiten du, «gure pinturen bidez elkartzen gaituzten giza interakzioak eta lotura ikusezinak ikustera gonbidatzen gaituena».

Artistak kontatu duenez, bere espedizio partikularrean agertoki oso desberdinetan zehar paseatuz doa, eta galdera askoren esanahiaren bilaketa etengabekoa da. Hala, esaterako, Bardeetako isiltasunak bertako azalera amaigabean barneratzen duela dio, eta bakardadearen eta baretasunaren esentzia topatzen duela. Bertako harkaitzek gure txikitasunaz hausnartzera eramaten du artista, eta hareazko eta harrizko itsaso horretan bakea aurkitzen du.

Donostian, berriz, goitik begiratuta, hiri lasaia irudikatzen du, non eraikinak mihise ordenatu bat bailiran zabaltzen diren. Pertsonen presentziarik gabe, desertuaren isiltasun bera arnasten duen hiria da, baina pertsonak dauden eszenetan aurkitzen du berak benetako poesia urbanoa. Era berean, jendetzak gizakiaren erlazionatzeko beharra gogoratzen dio. 
Egilearen aburuz, artea ez da soilik adierazteko modu bat. «Nire ibilaldien bitartez, existentziaren zentzua aztertzeko erreminta topatzen dut pinturan. Ibilaldi bakoitza aukera bat da, giza esperientziaren aberastasuna bere forma bakoitzean, deskubritzeko eta ospatzeko», azal

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!