Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikorako izen ematea, zabalik

Ataria 2024ko azaroaren 18a

Pasa den urteko irabazleen artxiboko irudia.

Abenduaren 3a bitarte eman daiteke izena Babarrunaren Festaren barruan egiten den Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoan.

Aurten ere, Gure Kaiola elkarteko kideek antolatu dute Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoa eta jada ireki dute bertan parte hartzeko izen ematea. Lehiaketa San Frantzisko pasealekuan egingo dute eta gehienez 22 bikotek hartu ahal dute parte. Parte hartzaileek San Frantziskon bertan kozinatu beharko dituzte babarrunak. Aurtengoan  Zumaiako Joxe Mari Aramendiren babarrunak prestatu beharko dituzte, iaz ekoizle lehiaketan txapeldun izan baitzen. Aurten, berrikuntza modura, lehen emakume sukaldariari ere sari berezia emango diote lehiaketan emakumeen parte hartzea sustatu asmoz.

Izen ematea whatsappez edo mezu bitartez egin daiteke 605 426 533 zenbakian edo gurekaiola@hotmail.com helbide elektronikoan abenduaren 3a bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!