Hirugarren jardunaldia jokoan, larunbat honetan

Ataria 2024ko azaroaren 14a

Aste beteko atsedenaren ondoren, larunbat honetan jokatuko da Ogi Berri Txapelketa Migel Soroaren Oroimenezkoaren hirugarren jardunaldia Tolosako Beotibarren, 16:30ean hasita.

Jubenilen partidan Madina-Telletxea bikotea ariko dira Arregiren eta Castroren aurka. Ondoren, promesen mailakoan, Muruak eta Leonetek jokatuko dute Sarasibar-Goiburu bikotearen aurka. Aipatu Muruak aurrekontratua sinatuta daukala Aspe enpresarekin.

Azkenik, jaialdia amaitzeko, elite mailako partidan Fernandez eta Landa ariko dira J. Alberdiren eta Bernaolaren aurka. Ez dago faborito argirik eta lehia oso estua espero da. Partida horretan jokatuko duen Landa pilotariak aurrekontratua du Baiko enpresarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!