Asteburuan, Valentzian izan da Jorge Rodriguez Sanchez boluntario tolosarra, zenbait lagunekin, laguntza humanitarioa ematen. Hemendik materialez betetako bi furgoneta eraman zituzten, eta batez ere, autoak garajeetatik ateratzen aritu dira bertako bi herritan. Aurreikusitakoa baino egoera larriagoarekin topo egin dutela adierazi du Rodriguezek. Hemen berak egindako irudi batzuk:
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?