Haurren elikadurari buruzko hitzaldia

Ataria 2024ko azaroaren 13a

Irudia: Altzoan

Altzoan Haurraren Garapenerako Elkarteak antolatuta, 'Haurrak gidatutako elikadura' hitzaldia egingo du Nahia Alkorta aholkulariak, bihar, Tolosako kultur etxean.

Altzoan Haurraren Garapenerako Elkarteak saio berri bat antolatu du: Baby led weaning. Haurrak gidatutako elikadura. Bihar izango da, 16:00etan, Tolosako kultur etxean. Edoskitzearekin batera elikaduraren lehen urratsak nola eman azalduko du Nahia Alkorta aholkulariak. Ondorengo gaiak izango ditu hizpide: purerik eta ahirik gabeko elikadura, zer eta nola eskaini eta segurtasun neurriak. Sarrera librea bada ere, aurrez eman behar da izena 695 731 982 telefono zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!