Iurreamendiko langile batek erasoa jasan duela salatu dute

Ataria 2024ko azaroaren 12a

Egoiliar baten bisitaren eskutik erasoa jasan zuela langile batek salatu du langile batzordeak, eta ingurune seguru batean lan egiteko eskubidea aldarrikatu.

Langile batzordeak salatu duenez, iragan urriaren 25ean lurreamendi egoitzako langile batek «eraso fisiko» bat jasan zuen egoiliar baten bisita baten eskutik. Bada, egoitzako langileek eraso hori «tinko eta ozenki» gaitzetsi dute, eta ingurune «seguru» batean lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute.

Era berean, langile batzordeak adierazi du ez daudela ados Kabia, egoitza horren mendeko erakunde autonomoa, gertakari «larri» hori kudeatzeko moduarekin. «Langilea Zu eta Biok enpresakoa izanik, Kabiak azpi kontratatutako enpresa, bi enpresei langileen segurtasuna zaintzeko berehalako neurriak har ditzaten eskatzen diegu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!