Ardeo ganadutegiak eraman ditu sari gehien

Ataria 2024ko azaroaren 9a

Esneki azoka bereziaren barruan Euskal Herriko XV. Frisoi Txapelketa egin dute Ferialekuan; Gatikako Ardeo ganadutegiak jaso ditu sari gehien.

Tolosako Ferialekuan Euskal Herriko XV. Frisoi Txapelketa jokatu da gaur goizean. Bizkaiko Gatikako Ardeo ganadutegiko Izene behiak jaso du Behien Txapeldunen Txapelduna saria. Txapelketako gidaririk onenaren saria Araitz Otamendik jaso du, iaz bezala.

 

Sailkapena

    • Txapelketako gidari onena: Araitz Otamendi

    • Erraperik onena (GIFE saria): Ardeo ganadutegiko warrior-red arrazako Izene behia

    • Bigen txapeldunen txapelduna: Ardeo ganadutegiko hammer arrazako behia

    • Behien txapeldunen txapelduna: Ardeo ganadutegiko warrior-red arrazako Izene behia

    • Ganadutegi hoberena: Ardeo

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!