'Emakumea eta kirola' tailerra antolatu du Soronea Ammma taldeak

Ataria 2024ko azaroaren 7a

Jardunaldiaren helburua «emakumeek kirolean dituzten erronken ikuspegi osoa» ematea da, eta «nola gainditu ditzaketen» erakustea.

Doako tailerra antolatu du Soronea Ammma mendi lasterketa taldeak, Emakumeok Mugimenduak eta Gipuzkoa Kirolak-ekin batera. Emakumeak eta kirola, erronkak eta aukerak izenarekin, bihar arratsaldean egingo da Donostian, 17:30ean hasita, Euskadiko Parke Teknologikoan (Donostiako campusa, Mikeletegi 53). Jardunaldiaren helburua «emakumeek kirolean dituzten erronken ikuspegi osoa» ematea da, eta «nola gainditu ditzaketen» erakustea. Horretarako hainbat hizlari izango dira, tartean Larraitz Aragon Soronea Ammma taldeko korrikalaria. Ondorengo gaiak jorratuko dituzte: Berezitasiun fisiologikoak eta hezurren osasuna, Elikadura eta emakumeen osasuna, Kirolaren psikologia eta generoa, eta Emakumeen indar-entrenamendua.

Izena eman nahi duenak ondorengo helbidean sartu eta galdetegia bete behar du: https://forms.gle/nCR9RBntJGb4aJa27

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!