Lan eskaintza

'Ataria'-k komertziala behar du

Ataria 2024ko azaroaren 7a

Ataria-k publizitatea antolatu, saldu eta kudeatzeaz arduratuko den pertsona bat kontratatu behar du. Interesa duenak, bidali curriculuma tkt@ataria.eus posta elektronikora azaroak 17a baino lehen.

FUNTZIOAK
  • Publizitatea antolatu, saldu eta kudeatu
  • Bezeroen fidelizazioa: arreta egin, proposamenak luzatu, elkarren arteko harremana zabaldu
  • Bezeroen jarraipena: saldu ondorengo harreman eta txostenen elaborazioa
  • Merkatu azterketa landu: bezero kartera osatu eta lehiakideak aztertu
  • Estrategia komertziala definitu, antolatu eta jarraipena egin
  • Interes komertzialeko egitasmoak bilatu, sortu eta sustatu
  • Kanpo harremanak eta erreferentzialtasuna landu
ESKATZEN DA
  • Izaera dinamikoa izatea
  • Harremanetarako eta antolaketarako gaitasuna
  • Komertzial lanetan esperientzia izatea
  • Bestelako ikasketa eta esperientziak baloratuko dira: marketina, komunikazioa...
  • Tolosaldean bizitzea edo eskualdea ondo ezagutzea
  • Gutxienez euskara C1 maila
  • Gidabaimena eta auto propioa izatea
ESKAINTZEN DA
  • Lanaldi osorako kontratua
  • Finko eta komisioz osatutako soldata
  • Abenduan lanean hastea
  • Lantokia Tolosan



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!