Artistei begirako ahalduntze zikloa, Tolosan

Ataria 2024ko azaroaren 4a

Musikari elkarteak, Kutxa Fundazioaren eta Tolosako Udalaren laguntzarekin, antolatu du zikloa. Azaroaren 14an izango da, Tolosako kultur etxean.

Artistei begirako ahalduntze zikloa azaroaren 14an izango da, 18:30etik aurrera, Tolosako kultur etxean. Lehenik Myriam Mirandak Formakuntza: artistaren estatutua hitzaldia eskainiko du eta Ainara LeGardonek Adimen artifiziala eta bere eragina musikan solasaldia. «Gaur egun artistentzako nahitaezkoak diren bi gai jorratuko dira. Tamalez oraindik artista asko prekaritatean lan egiten dute eta jardunaldi honen bitartez erremintak eman nahi dizkiegu beraien jardun profesionala modu duinagoan egiteko», esan du Musikari elkarteak. Myriam Mirandaren saioa euskaraz izango da eta LeGardonena, gaztelaniaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!