Xakeaz zein babarrun-jateaz gozatzeko aukera izango da

Ataria 2024ko azaroaren 5a

Azaroaren 17an, Tolosako Gure Kaiola elkartean, Tolosako Enroke Xake Taldeak xake azkar txapelketa bat antolatuko du. Txapelketa goizeko 10:00etan abiatuko da eta txapelketa bukatzean babarrun-jan bat eskainiko da.

Txapelketan parte hartzea doakoa izango da parte hartzaile guztientzat, babarrun-janean jan nahi duen orok aldiz, 20€ ordaindu beharko ditu. Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, eta horretarako azken eguna azaroaren 14a izango da.

Halaber, parte hartzaile kopurua gehienez 40 jokalarikoa izango da, muga hau gaindituko balitz apuntatzen diren lehen 40 jokalariek jokatuko lukete. Parte hartu nahi dutenek, tolosaxake@gmail.com helbidera bidali beharko dute mezua. Mezuan, txapelketan soilik, edo txapelketa zein bazkarian parte hartuko duten adierazi beharko dute parte hartzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!