Lehen Sorospenetako ikastaro berri bat, Tolosan

Ataria 2024ko aza. 5a, 08:00

Azaroaren 11tik 22ra izango da, Gipuzkoako DYAk antolatuta, Tolosako Larramendi kalean duten egoitzan. Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, 18:00etatik 21:00etara.

Datorren azaroaren 11n Tolosan Sorosle eta Lehen Sorospenetako ikastaro berri bati hasiera emango dio DYA Gipuzkoak, Tolosan, Larramendi kaleko 7. zenbakian duen egoitzan. Azaroaren 22ra arte luzatuko da ikastaroa, eta astelehenetik ostiralera izango dira saioak, 18:00etatik 21:00etara. Herritar orori irekia dela aurreratu dute.

Nabarmendu dutenez, ez da beharrezkoa izango aurrez ezagutzarik izatea. Egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute, hala nola, bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak eta erredurak. «Ezagutza oso arruntak dira, baina laguntza handia eman dezaketenak. Modu eroso eta atseginean erakusten dira, teoria eta praktika alderdiak uztartuz», azaldu dute antolatzaileek. Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du.

Ikastaroan izena eman edo informazio gehiago jaso nahi duenak, 943 464 622 telefono zenbakira deitu edo DYAgipuzkoa.com webgunea bisitatu behar du. Ikasle kopurua mugatua da, ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren. Matrikularen kostua, ikastarorako txostena barne, 120 eurokoa da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!