XI. Ogi-Berri Pilota Txapelketarren bigarren jardunaldia jokatu da

Ataria 2024ko azaroaren 4a

Arratsalde ederra pasa zuten ostiralean Beotibarrera joan ziren pilotazaleek. Ogi-Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoaren hiru partida interesgarri zeuden iragarrita eta pilotariek ez zuten hutsik egin.

Jaialdiko lehen partidan, jubenil mailakoan, Otaegi - Lopez bikoak emozio handiko garaipena eskuratu zuen Osesen eta Etxeberriaren aurka, 18-16. Azken hauek, partida osoan aurretik egon ondoren, 16na berdindu eta Otaegi eta Lopez sailkatu ziren final-zortzirenak jokatzeko.

Ondoren, promesen mailako partidan, Sarasibarrek eta Erlek osatutako bikotea 22-3 gailendu zen Iraeta bidaniarra eta Odriozolaren aurka. Laukoteko onena, Erle atzelari oñatiarra izan zen.

Azkenik, elite mailakoan, partida estu eta gogorra jokatu zuten bi bikoteek. 22-16ko emaitzarekin Julen Alberdi zizurkildarra eta Bernaola izan ziren garaile Igoa-Apezetxea bikotearen aurka. Partida erdira arte bikote galtzailea aurretik joan bazen ere, bikote gorriak ez zuen amore eman, eta partida amaieran markagailua iraultzea lortu zuten.

Hurrengo jaialdia azaroaren 16an, larunbata, izango da, 16:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!