55. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Bueltan dira munduko ahots onenak

Leyre Carrasco 2024ko azaroaren 1a

55. Tolosako Abesbatza Lehiaketako bigarren eguna ari dira ospatzen, eta gaurkoan, polifonia eta folklore modalitateko bi saio eskaini dituzte ganbera abesbatzek; lehen saioan, Bel Canto Choir Vilnius (Lituania), Cape Town Camerata (Hegoafrika) eta Mixed Choir of Riga Cathedral Choir School (Letonia) abesbatzak aritu dira.

Beste urte batez, munduko ahots onenak bildu dira Tolosan. Izan ere, atzo eman zioten hasiera 55. Tolosako abesbatza lehiaketari. Honela, polifonia eta folklore modalitateko ganbera abesbatzen txanda izan zen, eta atzokoan Sing philipines youth choir (Filipinak), Amaranthe (Belgika) eta Suanplu chorus (Thailandia) abesbatzak aritu ziren Leidor Aretoan.

Gaur beste sei abesbatzen txanda izan da, eta polifonia eta folklore modalitateko bi saio eskaini dituzte ganbera abesbatzek. Lehen saioa 16:00ean abiatu da, eta bertan, Bel Canto Choir Vilnius (Lituania), Cape Town Camerata (Hegoafrika) eta Mixed Choir of Riga Cathedral Choir School (Letonia) aritu dira. Leidorrera jendetza gerturatu bada ere, talde bakoitzaren doinuek bete dute aretoa.

19:30etatik aurrera abiatuko dute bigarren saioa, eta bertan, De La Salle University Chorale (Filipinak), Camerata Chamber Choir (Danimarka) eta Storkyrkans Chamber Choir (Suedia) abesbatzen txanda izango da.

Egitaraua
  • Azaroak 2, larunbata
    • 11:00. Haur Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko duten haur abesbatzen emanaldia, Leidor antzokian: Children Choir Kivi (Lituania), The Dream Children's Choir of Banlam Grand Theatre (Txina), World Vision Korea Children's Choir (Korea), Tygerberg Children's Choir (Hegoafrika), Children's Choir Lielvarde (Letonia) eta The Resonanz Children's Choir (Indonesia).
    • 16:00. Abesbatza Lehiaketan Polifonia eta Folklore modalitateetan parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia, Leidor antzokian: Manado Catholic Choir (Indonesia) eta Mikrokosmos (Frantzia).
  • Azaroak 3, igandea
    • 11:00. Lehiaketaren amaiera saioa eta sari banaketa, Leidor antzokian. Jarraian. Abesbatzen bazkaria, Zerkausian.
    • 19:00. World Vision Korea Children's Choir (Korea) abesbatzaren kontzertua, San Frantzisko elizan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!