Gipuzkoako Foru Aldundia udalak egindako gaitzespenera batu da

Ataria 2024ko urriaren 30a

Indarkeria matxistaren kontra urriarn 14an egindako elkarretaratzearen irudia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosan salatutako sexu erasoak irmoki salatu eta arbuiatu nahi ditu. 

Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini die eraso horiek pairatu dituzten emakumeei, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Tolosako Udalak kaleratu duen adierazpenarekin. «Beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra, halako erasoen oinarri-oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun eza baitago», esan du ohar bidez. Emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak direla esan du eta eskubide horien aurkako ekintzak erabat onartezinak dira, ez dute lekurik gure gizartean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!