2024/11/09 09:00 - 14:00

Esneki

Esneki
Tolosa

09:00. Erakustaldia: Frisoi Txapelketarako behiak ile-apaindegian ikusgai. Ferialekuan. 

09:00. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka Berezia. Esneki ekoizleen 22 postu, produktuak ezagutzeko, dastatzeko eta erosteko. Trianguloan eta San Frantzisko pasealekuan.

09:45. XIV. Frisoi Txapelketaren hasiera, Ferialekuan.

10:00. III. Esneki Txapelketa: Euskal Herriko gazta eta esneki mota guztien txapelketa. Beotibar pilotalekuan.

10:00/10:45/11:30 eta 12:15. Euskal Herriko Gazta Mahaia: euskal gazten aniztasuna ezagutzeko dastaketa gidatua. Lau txanda. 8 euro. Beotibar pilotalekuan.

11:00. Txapelketako gazten dastaketa: epaimahaiak gaztak dastatu eta baloratu ahala, publikoaren artean banatuko dira dastatzeko. Beotibar pilotalekuan.

11:00/11:30/12:00 eta 12:30. ‘Esnetan’ jarduerak familientzat: txekorren zainketa-gunea, behia jezteko simulagailua eta esnekiak eraldatzeko ikastaroak. Lau txanda. Artxibo historikoaren inguruan. Ez da beharrezkoa izena ematea. 

13:00. III. Esneki Txapelketa: sari-banaketa. Beotibar pilotalekuan.

14:00. XIV. Frisoi Txapelketa: sari banaketa. Beotibar pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!