Hiru urre Alpino Uzturrekoentzat

Ataria 2024ko urriaren 28a

June Aranburu, erdian, eta Inge Arin, eskuinean, 16 urtez azpiko podiumean. ALPINO UZTURRE

Euskal Herriko Roller Eski Txapelketa izan da jokoan Iruñeko Antoniutti parkean, eta Libe Curras, June Aranburu eta Hodei Juaristik urrezko domina bana lortu dute.

Guztira Alpino Uzturre elkarteko sei kide izan ziren larunbatean Iruñean, Antoniutti parkean jokoan izan zen Euskal Herriko Roller Eski Txapelketan. Euriari eta hotzari aurre egin behar  izan zioten kirolariek. Alpino Uzturreko hiruk urrezko domina lortu zuten: Libe Currasek 14 urte azpikoan, June Aranburuk 16 urte azpikoan, eta Hodei Juaristik 20 urte azpikoan. Bere aldetik, Inge Arinek hirugarren postua lortu zuen 16 urtez azpikoan, Magali Lekue bosgarren izan zen absolutu mailan, eta Harkaitz Lavegak 11. postua lortu zuen absolutu mailan.

June Aranburu, probaren une batean. ALPINO UZTURRE

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!