Gazteen plaza Larramendi, Kulkiren eskutik

Ataria 2024ko urriaren 26a

Tolosako erdiguneaz gainera, gaurkoan, Larramendi festa-gune izaten ari da. Larramendiko festak ari dira ospatzen auzotarrak; goizean Kulkiren jolasak eta sortzaileen azoka izan dira.

Atzo abiatu zituzten auzoko jaiak, eta goizean segida izan dute. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, hainbat gaztetxo gerturatu dira Kulkik prestatu dituen jolasetara. Euskal Herrian errotutako jolasak ziren, guztira 12, eta guztiak antzararen jokoan islatuta. Behin haurrak dadoa bota eta zegokion jokora bideratuko zuen dadoak. Honela, tokan, fardotan, zankotan, koxkor biltzen... eta beste hainbat joko ezberdinetan aritu dira auzoko gaztetxoak.

Bitartean, Larramendi kaleko arkupeetan sortzaileek euren postuak atondu dituzte, erosleen erakargarri izanik. Xaboiak, arropak, bitxiak... postuz postu erosteko aukera egon da goizean zehar.

Bihar arte oraindik bada aukera Larramendiko jaietan murgiltzeko:

LARUNBATA

  • 10:00. Diana dultzaineroekin.
  • 11:00-13:00. Kulkiren haur jolas parkea.
  • 14:00. Bazkaria. Paella jatea eta barrikotea.
  • 16:30. Mus txapelketa Plan B tabernan.
  • 17:00-19:00. Kontzertua Andoni Ollokiegirekin.
  • 19:00-21:00. DJ Iver.
  • 23:00. DJ Iver.

IGANDEA

  • 10:00. Txistulariak.
  • 11:00. Aldi bereko xake partidak.
  • 11:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • 14:00. Bazkaria eta barrikotea.
  • 16:30-18:30. Erromeria Joxe Mendizabalekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!