Bideoklipa

Mirua taldeak 'Mugaz gaindi' kantua aurkeztu du

Ataria 2024ko urriaren 24a

Malentxo eta Mattin Zeberio eta Maitane Iruin musika taldeko kideez gain, herriko erraldoiak eta Oier Gastesi bordon dantzaria dira ikus-entzunezko laneko protagonistak. «Mugaz gaindi atzetik aurrerantz oroitzea da. Nostalgiarik gabe», adierazi du Miruak.

Tolosako Mirua musika taldeak bere disko berriko lehen single-a aurkeztu du gaur: Mugaz gaindi. Bideokliparekin batera aurkeztu dute kantua. Taldeak adierazi duenez, «aro berri bati» ekingo diote disko berriarekin: «Lan berria ahotsik gabe entzunez gero, ez zenuten esango Mirua denik», esan du goizean Mattin Zeberiok Gaztea irratiko Dida saioan.

Folkloreak izango du bere lekua Miruaren lan berrian. Horren erakusle, Malentxo eta Mattin Zeberio eta Maitane Iruin taldeko kideez gain, herriko erraldoiak eta Oier Gastesi bordon dantzaria dira bideoklipeko protagonistak, baita bonboak ere.

Zuzeneko emanaldiei dagokienez, Miruak bi kontzertu eskainiko ditu disko berria aurkezten hasi aurretik: Donostiako Kutixiak jaialdian eta Gazte Topagune Sozialistan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!