Tolosako kiroldegian emakume bati eraso egin diotela salatu du Itaiak

Ataria 2024ko urriaren 22a

Hilabetearen hasieran beste eraso bat salatzeko Itaiak egindako elkarretaratzea.

Etzi, urriaren 24an,  gaia lantzeko bilera irekia deitu du antolakundeak. T0losako kultur etxean egingo dute, eta 18:30ean hasiko da.

Tolosako kiroldegian gizon batek emakume bati eraso egin diola salatu du Tolosaldeko Itaiak. Horrekin batera, gaia lantzeko asanblada ireki bat egingo dutela ere iragarri dute, hain zuzen, etzi –ostegunean–, 18:30ean, Tolosako kultur etxean. Bertaratzera gonbidatu dituzte herritar guztiak, «argi» gera dadin «horrelako» gertaerak gaitzetsi eta salatuko dituztela.

Azken eraso hori salatzeaz bat, Itaiak gogora ekarri ditu urtean zehar jazotako beste hainbat, horien artean, osteopataren kasuak, inauterietakoak eta azken asteetakoak. Eta, harago, uste dute erasoak «normalizatzen» ari direla: «Gaur egun ideia erreakzionarioek eta horien ondorio den matxismoaren ukapenak agerian uzten du erasoen normalizazioa eta erasotzaileen inpunitatea».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!