Bertako zein nazioarteko sagardoak dastatzeko aukera

Ataria 2024ko urriaren 22a

Sagardoetxeak Cider Week ekimena antolatu du. Sagardo dastatzeak zein uztartze gastronomiko bereziak eskainiko dituzte bertako zein nazioarteko sagardoarekin aste honetan eta hurrengoan.

Sagardoetxea Sagardoaren Museoak antolatuta Cider Week ekimena hartuko dute Tolosako hiru jatetxek: Ama, Bertakoteka eta Tolosaldea Jatetxea. Beraien eskaintza gastronomikoa oinarri hartuta, Cider Week ekimenerako eskaintza berritzailea proposatu dute bertako zein nazioarteko sagardoekin dastatu ahal izateko.

  • Ama jatetxea: Mokadu gazien eta gozoen dastatzea izotzezko sagardoekin. Hiru mokadu gazi, gozo bat eta nazioarteko lau sagardo (AEB, Suedia, Asturias eta Euskal Herria). Aurrez eman behar da izena.
  • Bertakoteka: Bertakoburger gaua nazioarteko sagardoekin, urriaren 24an eta 31n.
  • Tolosaldea Jatetxea: Tokiko eta nazioarteko sagardoen dastatzea, bi aste hauetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!