Bedaion izan da zer ikusi

Leyre Carrasco 2024ko urriaren 20a

Azoka berezia egin dute goizean Bedaion; garaiko eta bertako produktuak, taloak, baserriko animaliak eta urteroko erakustaldien txokoa ere izan dute, besteak beste.

Bedaioko pilotalekua postuz bete da goizean. Izan ere, azoka berezia egin dute. Denetariko eskaintza antolatu dute arduradunek, besteak beste, garaiko eta bertako produktuak, baserriko animaliak eta urteroko erakustaldien txokoa izan dira. Azken honetan, sukaldea izan da aurtengo gai nagusia eta horri lotuta tailer bat ere egin dute. Horrez gain, mokadu edo trago bat hartzeko aukera ere izan dute azokara bertaratu diren herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!