Dagoeneko martxan da Triatloi Eskola

Ataria 2024ko urriaren 18a

Tolosaldeko Triatloi Taldeak eskaintzen duen Triatloi Eskolaren 2024-2025 denboraldia martxan da.

Bertan 12 urtetik gorako edozeinek triatloia probatu edo triatloiaz gozatzeko aukera izango du. Saioak astelehen, asteazken eta ostiraletan burutuko dira Tolosako Berazubi estadioan, 15:30ak eta 17:00ak bitarte. Informazio gehiago nahi duenak, tolosaldekott@gmail.com helbidera idatzi edo 665736169 zenbakira deitu dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!