San Esteban auzoko festen ondoren helduko dira Larramendikoak

Ataria 2024ko urriaren 18a

Ordu aldaketaren asteburuan, urriaren 25etik 27ra, ospatuko dituzte festak Tolosako Larramendi auzoan. Andoni Ollokiegiren eta Muxutruk taldearen kontzertuak eta auzo bazkariak izango dira ekitaldi nabarmenenak.

Egitaraua
  • Urriak 25, ostirala
    • 17:30. Txokolatea.
    • 18:00. Buruhandiak.
    • 18:30. Txupinazoa.
    • Ondoren. Partyman haur disko-festa.
    • 19:00. Auzoko haurren erraldoiak.
    • 19:00. Pintxo-potea.
    • 23:00. Muxutruk musika taldea.
  • Urriak 26, larunbata
    • 10:00. Diana dultzaineroekin.
    • 11:00-13:00. Kulkiren haur jolas parkea.
    • 14:00. Bazkaria. Paella jatea eta barrikotea.
    • 16:30. Mus txapelketa Plan B tabernan.
    • 17:00-19:00. Andoni Ollokiegiren kontzertua.
    • 19:00-21:00. DJ Iver.
    • 23:00. DJ Iver.
  • Urriak 27, igandea
    • 10:00. Txistulariak.
    • 11:00. Aldi bereko xake partidak.
    • 11:00. Patata tortilla lehiaketa.
    • 14:00. Bazkaria (bakoitzak eramanda) eta barrikotea. Platerak eta edalontziak eskuragarri egongo dira. Edariak txosnan erosi beharko dira.
    • 16:30-18:30. Erromeria Joxe Mendizabalekin.

*Bazkarirako txartelak eta tortilla lehiaketarako izen emateak Plan B eta Talka tabernetan eta Idaberri kafetegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!