La Jara elkarteak XXXI. Kultur Astea ospatuko du

Ataria 2024ko urriaren 17a

Bihar hasi eta hiru egunez luzatuko da egitaraua; David Colomoren saioa eta sukaldaritza txapelketa dira ekitaldi nabarmenenak.

1992an Tolosan sortutako elkarte extremadurarra da La Jara. Urtero, urria heltzearekin batera, kultur astea antolatzen dute. Aurten, asteburu honetan ospatuko dute 31. edizioa, bihartik hasita; gastronomiari eta kulturari lotutako ekitaldiak prestatu dituzte.

Egitaraua

  • Urriak 18, ostirala
    • 19:00. Pintxo potea David Colomoren musikarekin, Arramele plazan.
    • 21:30. Super bingoa, 3 saio. Arramele plazan.
  • Urriak 19, larunbata
    • 11:00. Ate irekiak La Jaran.
    • 16:00. Kafea, txokolatea eta erroskillak.
    • 17:00. Karta txapelketa: mus, tute, cuatrola eta chinchon. Toka eta igel txapelketa.
  • Urriak 20, igandea
    • 11:00. Sukaldaritza txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!