Azoka berezia igandean izango dute Bedaion

Ataria 2024ko urriaren 17a

Bedaioko azoka bereziko artxiboko irudi bat.

Tolosatik Bedaiora joateko bi autobus zerbitzu eskainiko dira, eta Bedaiotik Tolosara joateko, beste bi. Alegian eta Ugarten ere egingo ditu geldialdiak.

Azoka berezia egingo dute igandean, urriaren 20an, Bedaion. 10:00etatik 13:45era denetariko eskaintza antolatu dute arduradunek, besteak beste, «garaiko eta bertako» produktuak, taloak, baserriko animaliak eta urteroko erakustaldien txokoan, aurten, sukaldea izango dute gai. Hain zuzen, horri lotuta tailer bat ere egingo dute 11:00etatik 13:00etara: Lehenengo sukaldeko tresnak.

Bedaioko azokara joan-etorria egin ahal izateko autobus zerbitzu berezia eskainiko dute. Tolosatik Bedaiora joateko bi autobus zerbitzu eskainiko dituzte, eta Bedaiotik Tolosara joateko, beste bi. Joaneko lehen zerbitzua 10:45ean abiatuko da Tolosako San Frantzisko pasealekuko geralekutik, eta itzultzeko azkena, berriz, 13:45ean irtengo da Bedaioko plazatik. Zerbitzu guztiek geldialdi bana egingo dute Alegiako eskolako geralekuan eta Ugarten.

Zehazki, honakoak izango dira ordutegi eta geralekuak:

  • Tolosa-Bedaio
    • Lehen zerbitzua:
      • 10:45 | Tolosako San Frantzisko pasealekuko geltokian
      • 11:00 | Alegian, eskoletako geltokian
      • 11:10 | Ugarte
    • Bigarren zerbitzua:
      • 12:00 |Tolosako San Frantzisko pasealekuko geltokian
      • 12:15 | Alegian, eskoletako geltokian
      • 12:25 | Ugarte
  • Bedaio-Tolosa:
    • Lehen zerbitzua:
      • 13:00 | Bedaioko plazatik aterako da eta joanekoan egindako geltoki berak egingo ditu, Ugarten, Alegian eta Tolosan.
    • Bigarren zerbitzua:
      • 13:45 | Bedaioko plazatik aterako da eta joanekoan egindako geltoki berak egingo ditu, Ugarten, Alegian eta Tolosan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!