Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

Gipuzkoako bertsolari txapelketako entrenamendu saioa, gaur

Ataria 2024ko urriaren 16a

Final-laurdenetan kantatuko duten eskualdeko bertsolariek Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan egingo dute saioa, 18:30ean hasita; Igotz Alkorta ariko da gai-jartzaile.

Final-zortzirenetan kantatu zuten eskualdeko hiru bertsolariak –Unai Mendizabal, Iñigo Gorostarzu Etxorde eta Beñat Iguaran– igaro dira final laurdenetara, eta Oihana Iguaran batuko zaie orain, 2019ko finalistetako bat. Horietako bik, Iguaranek eta Gorostarzuk, igande honetan kantatuko dute Errenterian. Mendizabal Azkoitian ariko da, urriaren 26an, eta Iguaran, berriz, Irunen, hilaren 27an.

Gaur, txapelketako entrenamendu saioa egingo dute Tolosako Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan, 18:30ean hasita. Igotz Alkorta izango da saioko gai-jartzailea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!