Argizaiolako argazki onenen erakusketa ikusgai, Aranburu Jauregian

Ataria 2024ko urriaren 15a

Erakusketan ikusi daitekeen argazkietako bat. Egilea: Andres Basilio.

Euskal argazkilari onenen lanak biltzen dituen argazki lehiaketaren aurtengo edizioan saritutako argazkiak urriaren 26ra bitarte ikusi daitezke, ohiko ordutegian.

Tolosako Targazki taldeak sustatuta, Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak antolatzen duen Argizaiola Argazki Lehiaketako lan onenen erakusketa ikusgai dago Tolosako Aranburu Jauregiko beheko solairuan, urriaren 26ra bitarte. Ohiko ordutegian bisitatu daiteke erakusketa, hau da, asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era.

Urteko euskal argazkilari onenen lanak biltzen ditu jaialdiak. Erakusketan, berriz, 43. edizioan saritu dituzten lanak eta parte hartzaileek hautatutako beste zenbait argazki ikusteko aukera dago. «Lanek gure kultura eta paisaien esentzia dituzte oinarri», adierazi dute Targazkitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!