Tolosako Udal Musika Bandak hartu du Berazubi festetako azken egunean

Leyre Carrasco 2024ko urriaren 13a

Berazubiko festetako azken eguna ari dira ospatzen, eta goizean, Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertuaz gozatzeko aukera izan da.

Azken txanpara iritsi dira Berazubiko auzotarrak. Izan ere, gaur agurtuko dituzte auzoko festak, baina iluntzera arte izango dute zertaz gozatu. Goizean, esaterako, emakumezkoen toka txapelketa egin dute, eta horren ostean, Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute. Bandaren doinuak auzoan nagusitu dira, eta herritarrek plaza bete dute. Ondoren, bazkaria egin dute.

Arratsaldean ere hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da. DJ Meyd eta Udaberri dantza taldea izango dira auzoa girotzen. Ondoren, kalejira egingo dute auzo elkartetik arratoiarekin, eta horren erretzearekin agurtuko dituzte aurtengo festak. Hain zuzen, 21:30etan izango da festa amaierako txupinazoa.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!