Arkeologia eta euskara izan dituzte hizpide

Leyre Carrasco 2024ko urriaren 12a

Juantxo Agirre, Leire Malkorra eta Mattin Aiestaran arkeologoak izan dira Fernando Rojorekin solasean, Sormenetik egitasmoaren barruan.

Sormenetik ekimenaren aurtengo bigarren saioa arkeologiari eskainia izan da. Horretarako, Galtzaundi Euskara Taldeak gaia lantzen ari direnen profesionalen lekukotzak eraman ditu Zerkausiaren azpialdera. Hain justu, Juantxo Agirre, Leire Malkorra eta Mattin Aiestaran arkeologoak izan dira Tolosan. Arkeologia eta euskararen inguruan aritu dira, eta beraiei galderak egiteko ardura Fernando Rojok izan du.

Zer da Sormenetik

Tolosako kale erabilera neurketek adierazten dutenez, euskara indartsuen larunbateroko azokaren bueltan dago eta Sormenetik ekimenaren bitartez euskara indartsuen dagoen guneari hauspo berria eman nahi izan zaio. Horrez gain, kultur espresio ezberdinak gune berean batu asmo dira, kultur hausnarketarako eta heziketarako gune bilakatu eta herritarrak eta kultur espresioak ezagutzera emateko. Hori dela eta, euskara, sorkuntza eta azoka elkarren artean aberasteko, edizio berri honetan ere publikoak euskal sortzaileen ikuspegia zuzenean jasotzeko aukera izan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!