Nahia Apariciok 2027ra arte luzatu du hitzarmena Realarekin

Ataria 2024ko urriaren 10a

Nahia Aparicio, Realarekin hitzarmen berria sinatu eta gero. REAL SOCIEDAD

Futbolari tolosarrarentzat aurreko denboraldia izan zen lehenengoa Realaren lehen taldearekin.

Realak eta Nahia Apariciok akordioa lortu dute tolosarraren kontratua 2027ko denboraldira arte luzatzeko. Joseba Ibarburu presidenteordearekin, Alex Uranga kontseilariarekin, Maite Azkoaga kontseilariarekin eta Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariarekin batera, Reale Arena estadioan sinatu dute klubarekiko lotura berria.

Tolosako atzelari gazteak duela bi denboraldi egin zuen debuta maila gorenean, eta joan den ikasturtean egindako denboraldi handiaren ostean, Realak pauso bat eman du bere harrobiaren aldeko apustua berriro eginez. «Apari, bere ametsetako klubean, ilusioz eta helburuak betetzen jarraitzeko gogoz agertu da», azaldu dute talde txuri-urdinetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!