Euskaraz ez dakiten familiei zuzendutako saioa, Laskorainen

Ataria 2024ko urriaren 10a

Laskorain ikastolak, Tolosako Udalak eta UEMAk –Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak– euskaraz ez dakiten familiei zuzendutako Ez dakit euskaraz. Nola lagundu diezaieket nire seme-alabei? saioa antolatu dute. Urriaren 16an izango da, 17:15ean, Sakramentinoetan.

«Tolosa udalerri euskalduna da, euskara ohiko hizkuntza da gure kaleetan, eta ikastolan euskararekin eta euskaraz egiten dugu lan, baina, badakigu ikastolaren lana ez dela nahikoa. Faktore askok eragiten dute gure haurren hizkuntza ohituretan, eta nabarmena da familien eragina ere. Guztioi dagokigun lana da, baita euskaraz ez dakiten familiei ere. Gure haurren hizkuntza ohituretan nola eragin hausnartzea eta gure egunerokorako laguntza eta estrategia praktikoak eskaintzea izango da saioaren helburua», adierazi dute Laskoraindik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!