Elkarretaratzea egingo dute azken sexu-erasoak salatzeko

Ataria 2024ko urriaren 9a

Tolosako Asanblada Feministak elkarretaratzera deitu du, bihar, osteguna, Trianguloa plazan, 19:00etan.

Sexu-askatasunaren aurkako delituengatik 18 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Tolosan. Tolosako Udalak udalbatza osatzen duten alderdien adostasunarekin, sexu-erasoak gaitzetsi ditu. Hain justu, gaur eguerdian kasuaren berri izan bezain pronto, sexu-erasoen aurkako protokoloa aktibatu eta Larrialdietako Mahaiaren bilera deitu dute.

Udalak erasoak jasan dituzten emakumeei elkartasuna adierazi nahi die, eta beren eskura jarriko ditu baliabide guztiak, hala nahiko balute: doako laguntza psikologiko eta juridikoa eskainiko die Gizarte Zerbitzuen eta Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxearen bitartez. 

Era berean, gisa honetako jarrerak salatu ditu udalbatzak: «ez dute lekurik gure gizartean». Horrekin batera, Tolosako Mugimendu Feministak biharko deitu duen elkarretaratzearekin bat egin du udalak, eta herritarrei dei egin die parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!