Aste honetako azoka, ostiralean

Ataria 2024ko urriaren 9a

Tolosako asteroko ohiko azoka egun bat aurreratuko da aste honetan; urriaren 11n, ostiralean, ospatuko da. Herritarrek, beraz, egun horretan erosi ahal izango dituzte bertako produktuak, azokaren ohiko ordutegian. Kokapenari dagokionez, Euskal Herria plazan kokatzen diren postuak San Frantzisko pasealekura lekualdatuko dira, Irene Caminosen agur ekitaldiaren muntaia lanak direla eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!