Gizonezko bat atxilotu dute Tolosan sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak egotzita

Ataria 2024ko urriaren 9a

Segurtasun sailak jakinarazi du Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu zuela atzo, Tolosan, bide publikoan masturbatzea eta emakumeei, kasu batzuetan adingabekoei, sexu-ukituak egitea leporatuta.

Ertzaintzak esan duenez, atxilotutako gizonak sexu askatasunaren kontrako delituak egin dituela azken hilabeteetan. Ertzaintzaren arabera, gizona kalean emakumeei, kasu batzuetan adingabekoei, ustekabean hurbiltzen zitzaien, eta sexu-ukituak egiten zizkien edo haien aurrean masturbatzen hasten zen, eta, ondoren, ihes egiten zuen. Hainbat salaketa jaso ondoren, azkena joan den irailean, hasi zuten ikerketa eta horrela identifikatu ahal izan dute 18 urteko gaztea. Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atzo atxilotu zuten, eta, polizia-egoitzan zegozkion eginbideak amaitu ondoren, aske utzi zuten. Agintari judizialaren aurrera agertu zain dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!