Nerea Perezek jaso du patroi onenaren saria

Ataria 2024ko urriaren 7a

Nerea Perez, eskuinetik bigarrena, sari banaketan. AITOR ARRIZABALAGA/ACT

Nortindal Donostiarrako patroi tolosarrak EITB Patroi Onena saria jaso du Euskotren Ligan egindako denboraldiarengatik. 

Getariako Ameztoi txakolindegian egin da patroi onenen sari banaketa denboraldia amaitu berritan. Nerea Perez (Nortindal Donostiarra) eta Gorka Aranberri (Bermeo Urdaibai) izan dira sarituak bigarren urtez jarraian. EITB Patroi Onena izan da bata, eta CaixaBank Patroi Onena bestea. Garaikurraz gain, kirolari bakoitzak 3.000 euroko saria ere jaso du.

Traineruen popan izatera ohituta, Perezek eta Aranberrik txingarrak gobernatu behar izan zituzten sari banaketaren egunean. Biek ala biek, bertatik bertara ezagutu zituzten Eusko Label produktuak eta sukaldatzeari ekin zioten. Ondoren, eta dastaketari ekin aurretik, sari banaketa egin zuten. Gorka Aranberrik, CaixaBankeko Gipuzkoako Negozio Arloko zuzendaria den Joakin Zubiriaren eskutik jaso zituen garaikurra eta txekea. Amane Ibañezek, EITB Mediako Kiroletako zuzendariordeak, berriz, Nerea Perezi eman zizkion sariak. Sariak banatu eta gero, bertaratu zirenek, patroiek sukaldatutako produktuak dastatu ahal izan zituzten eta Ameztoi txakolindegia bisitatu zuten.

EITB Patroi Onenaren palmaresa

3 – Nadeth Agirre (2019, 2020 eta 2022)

2 – Nerea Perez (2023 eta 2024)

1 – Miren Garmendia (2021)

CaixaBank Patroi Onenaren palmaresa

3 – Ioseba Amunarriz (2009, 2012 eta 2017) eta Asier Zurinaga (2011, 2013 eta 2020)

2 – Endika Perez (2015 eta 2016), Arkaitz Diaz (2019 eta 2021), Ander Etxegoien (2018 eta 2022) eta Gorka Aranberri (2023 eta 2024)

1 – Irakoitz Etxeberria (2008), Aitor Carrillo (2010), Vicente Carpintero (2014) eta Unai Oliden (2016).

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!