Redline Mekanika TAKEk ezin izan du finalera iritsi

Ataria 2024ko urriaren 7a

Redline Mekanika TAKE taldeko kideak, Durangon, Euskal Koparen finalerdia jokatu aurretik.

Euskal Koparen azken fasea jokatu da asteburuan, eta talde tolosarrak bere finalerdia galdu zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka.

Ez da posible izan Redline Mekanika TAKE saskibaloi taldearentzat Euskal Kopa etxera ekartzea. Asteburuan jokatu da koparen lauko finala Durangon, eta tolosarrek 54-66 galdu zuten finalerdia Mondragon Unibertsitatearen aurka, larunbatean. Lehen laurdenean 12-33ko partziala izan zuen aurka eta TAKEk ezin izan zion horri buelta eman.

Beste finalerdian Bilbao Basket Fundazioak 71-64 irabazi zion Baskoniari, eta ondoren, igandean, bilbotarrek irabazi zuten kopa Mondragon Unibertsitateari 54-60 irabazi ostean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!