Kontaketak erakusketa Elena Arrese Tolosako sortzailea lantzen ari den proiektuaren lagin bat da. Inguruan dituen kontakizunak eta giza harremana ditu ardatz. Zumarragan 22 lan ikusi ahal izango dira, guztiak oihal eta kartoi gainean eginda eta teknika mistoa erabilita. Gaur 18:30ean inauguratuko dute erakusketa.