Moda proposamen berritzaileenak, Tolosan

Ataria 2024ko urriaren 7a

Tolosa&Co Merkatarien Elkarteak antolatuta, ostiralean Tolosa&Co Fashion Show ekitaldia ospatu zuten Zerkausian.

Desfileko lehen lerroan telebistaren eta sare sozialen arloko pertsona ezagunak egon ziren eta Tolosako saltokiek duten eskaintza zabala bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Ostiralean bertan gainera, arropa konbinazio guztiak jasotzen dituen liburuxka argitaratu zuten Interneten eta bertan zehazten da zein dendatakoa den jantzi eta osagarri bakoitza. Horrez gain, liburuxkan Gogoko zerbitzuaren harremanetarako telefono zenbakia dago, nahi izanez gero desfilean ikusi eta gustatutako jantziak eskatu ahal izateko.

Ostiraleko hitzorduaren helburua bertako merkataritzari balioa ematea izan zen eta ikusaraztea posible dela azken joeren arabera janztea bertako dendetatik ere.

Argazkiak: Chroma

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!