Besoak zabalik hartu dituzte buruhandi eta erraldoiak

Leyre Carrasco 2024ko urriaren 6a

Tolosako Berazubi auzoko jaiak ari dira ospatzen, eta arratsaldean Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira eta emanaldi bereziaz gozatzeko aukera izan dute auzotarrek.

Eguraldia lagun izan ez badute ere, herritar ugari gerturatu dira arratsaldean auzora. Izan ere, Tolosako Buruhandi eta Erraldoien Konpartsak kalejira egin du, auzoko txoko guztiak girotuz. Lehen aldia izan dituzte bertan, eta emanaldi berezia eskaini diete auzotarrei. Bertaratu diren haur eta helduek besoak zabalik hartu dituzte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!