Redline Mekanika TAKE, Euskal Kopa lortzeko lehian

Ataria 2024ko urriaren 4a

Redline Mekanika TAKE taldearen 2023-2024 denboraldiko azken partidaren une bat.

Durangon jokatuko da Euskal Koparen azken fasea. Redline Mekanika TAKEk bihar jokatuko du finalerdia Mondragon Unibertsitatearen aurka.

Gizonezkoen saskibaloiko 3. FEB mailako Euskal Koparen azken fasea jokatuko da asteburuan Durangon, Landako kiroldegian. Lau talde iritsi dira azken fase horretara eta horietako bat da Redline Mekanika TAKE. Sailkapen fasean lehen postuan geratu ostean jokatuko du talde tolosarrak kopa lortzeko azken fasea.

Bihar finalerdiak izango dira, eta lehenengo partidan jokatuko du Redline Mekanika TAKEk. 17:00etan hasiko da neurketa eta aurrean Mondragon Unibertsitatea izango du. Ondoren, 19:00etan, Fundacion Bilbao Basket eta Baskonia arteko finalerdia izango da jokoan. Bi irabazleek elkarren artean jokatuko dute finala, igandean, 18:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!