Irene Caminosek zazpigarren egin du Europako Txapelketan

Ataria 2024ko urriaren 2a

Irene Caminos, asteburuan jokatutako Europako Txapelketan. RFEC

Trialeko txirrindulari tolosarrak ez du lortu finalera sailkatzea postu batengatik.

Asteburuan trialeko Europako Txapelketa izan da jokoan Jeumonten (Frantzia) eta bertan aritu da Irene Caminos tolosarra. Zazpigarren postua lortu du Caminosek, 230 puntu lortuz, baina ez da nahikoa izan finalera pasatzen ziren lehen sei postuetan sartzeko. Lehenengo zatian 0 batekin hasi zen tolosarra eta horrek ez zion lagundu azken emaitza hobeago bat lortzen. Halere, gustura azaldu da beste zatietan egindako lanarekin. 

Caminosek aurten emango dio amaiera bere kirol ibilbideari, eta horren harira, ikuskizun bat antolatu du urriaren 12rako Tolosako Euskal Herria plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!