Tolosa, modaren epizentro

Ataria 2024ko urriaren 1a

2014ko abenduan, Tolosako Lopez Mendizabal pasealekuan, plazako eta inguruko denda eta merkatariek antolatuta egin zuten moda desfileko irudia. ITZEA URKIZU

Tolosa&Co Merkatarien Elkarteak antolatuta, ostiralean, Tolosa&Co Fashion Show «ekitaldi berezia» ospatuko dute Zerkausian, 19:00etan.

42 modelo eta herriko 42 dendetako elementuak erabilita, 66 konbinazio baino gehiago bilduko ditu udazken-neguko modaren desfileak. «Tokiko merkataritza balioan jarri nahi dugu, lehen markako jantziak eta azken joerak bertako saltokietan aurkitzea posible dela ikusaraziz», esan dute antolatzaileek.

Gainera, moda eta telebista munduko pertsona ezagun ugari izango dira bertan, luxuzko lehen ilaran: Laura Chamorro, Asun Domingez, Iratxe Gaztelu, Janire Iraola eta Iker Alvarez, besteak beste. Eszenan, berriz, Mattin Zeberio artista tolosarra izango da. «Tolosa modaren epizentroa izango da Euskal Herrian, arratsalde batez».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!