Arkeologia eta euskara hizpide, urriko Sormenetik saioan

Ataria 2024ko irailaren 30a

Fernando Rojok, Juantxo Agirre, Leire Malkorra eta Mattin Aiestaran elkarrizketatuko ditu, urriaren 12an. Tolosako Zerkausiaren azpialdean izango da saioa, 12:00etan.

Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Galtzaundi Euskara Elkarteak Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen dituen Sormenetik saioak. 2024ko bigarren saioa urriaren 12an egingo dute, 12:00etan, eta arkeologia izango da gaia. Bertan, Juantxo Agirre, Leire Malkorra eta Mattin Aiestaran elkarrizketatuko ditu Fernando Rojok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!