Bi egunez ospatuko dituzte jaiak Aldaban

Ataria 2024ko irailaren 28a

Gaur eta bihar San Migel jaietan murgilduko dira auzotarrak. Gaur arratsaldeko txirrindulari igoerarekin hasiko dira ekitaldiak.

Bi egunez egongo da Aldaba San Migel jaiak ospatzen. Gaur arratsaldean hasi eta biharko herri bazkariarekin emango diote bukaera festei.

Egitaraua

Irailak 28, larunbata

  • 18:00. Txirrindulari igoerarekin festen hasiera.
  • 20:30. Zahagiardoa.
  • 22:30. Bingoa.
  • 23:30. Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.

Irailak 29, igandea

  • 12:00. Meza nagusia.
  • 12:30. Toka txapelketa.
  • 14:00. Herri bazkaria.
  • Egunean zehar Ansorregi eta Lutxurdio trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!